Unicef Kanpaina
BM Supermerkatuak eta Unicef haurren desnutrizioaren aurka
BM Supermerkatuek berriro emango diote babesa Unicef erakundeari, oraingo honetan munduan haurren desnutrizioa arindu nahi duen “Orain ezin gara lokartu” kanpainan.
Iaz, zuen dohaintzei esker, 20.000 haurri gaixotasun hilgarrien aurkako txertoa ematea lortu genuen. Aurten berriro gatozkizue Unicefekin batera, helburu berri batekin.
Haurren hilkortasun-tasa % 53 jaitsi da 1990etik hona; aurrerapenak egin diren arren, haurren desnutrizioak jarraitzen du izaten haur askoren biziraupenaren mehatxu handienetako bat. Hain zuzen ere, desnutrizioa dago haurren gaur egungo heriotzen erdien atzean.
Horregatik, zoritxar horren aurkako borrokan lagundu nahi dugu aurten, eta horrexegatik babestu nahi izan dute proiektu hori BM Supermerkatuek.
Azaroaren 2tik 21era, gure edozein dendatan zure erosketa egiterakoan, proiektu hori babesteko aukera izango duzu zure erosketari bi euro gehituta.
Lagunduko diguzu? Informa zaitez kutxan.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.