BM Supermerkatuak
BM supermerkatu berria inauguratuko dugu San Fernando de Henaresen
BM Supermerkatuok establezimendu berria inauguratuko dugu San Fernando de Henaresen, Henares 2 merkataritza-gunean (Nazario Calonge kalea 40). Denda berri hau irekita, Taldeak Madrilgo Erkidegoan bere BM eredua garatzen jarraitzen du. Dagoeneko 86 establezimendu eta 1.800 profesional baino gehiago ditu erkidego horretan.
Supermerkatu berri honek 1.032 m²-ko saltokia, doako aparkalekua eta 11.000 erreferentzia baino gehiagoko produktu-sorta izango ditu. Denda berri honek ere zehatz-mehatz betetzen du BMren eredua eta, horrenbestez, garrantzi berezia emango dio tokiko produktu freskoari. Hala, profesionalek artatutako harategia eta urdaitegia, arrandegia –egostegi, haztegi eta tenperatura baxuan prestatutako arrain eta guzti–, izango ditu, bai eta zerbitzu libreko fruta eta barazki sekzioa ere, fruitu gorrien altzari batekin eta zuku-makinarekin. Ogi-labea eta beste sekzio batzuk ere izango ditu.
Madrilgo produktuekiko konpromisoa
BM supermerkatu berri honek Madrilgo Erkidegoko hornitzaileen aldeko apustua egingo du; hala, tokiko produktuak eskainiko dizkie bere bezeroei, hala nola Jose Antonio Herreroren barazkiak (Villa del Prado), La Colmenareña etxearen esne freskoa eta gurina, Madrilgo mendizerrako (Guadarrama) Fish Gourmet etxearen sardina ketua, Antonio & Ricardo hornitzailearen (Getafe) olagarro egosia, tokiko gaztak, hestebeteak eta Madrilgo hornitzaileen beste hainbat produktu.
Ordutegia eta inaugurazio-promozioa
Astelehenetik igandera egongo da zabalik establezimendua, 09:00etatik 22:00etara, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko du. Inaugurazio-promozio gisa, irailaren 17tik 20ra, 35 euroko gutxieneko erosketa egiten duten bezeroek gopor- eta katilu-sorta bat jasoko dute opari.
Denda hau irekitzeko, 2,7 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 29 lanpostu sortu dira; langile guztiek jaso dute prestakuntza, zerbitzuan bikaintasuna bermatzeko.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.