Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM Supermerkatu berria estreinatu dugu Madrilen

BM Supermerkatuek establezimendu berria ireki dute Madrilgo Legazpi auzoan, Embajadores kaleko 220. zenbakian.

Supermerkatu berri honek 1.150 m²-ko saltokia, 40 plazako aparkalekua eta 11.000 erreferentzia baino gehiagoko produktu-sorta ditu. BM ereduari jarraikiz, tokiko produktu freskoaren aldeko apustua egiten du, profesionalek artatutako urdaitegi, harategi eta arrandegiarekin; gainera, norbera zerbitzatzeko frutak eta barazkiak ere baditu, zuku-makina eta guzti.

Bertako produktuak

Madrilgo Erkidegoko hornitzaileen produktuak eskainiko ditu dendak, hala nola Jose Antonio Herreroren barazkiak, La Colmareña etxearen esne freskoa eta gurina, Fish Gourmet markako sardina ketua eta Antonio&Ricardo markako olagarro egosia. Eskaintza hori osatzeko, tokiko ekoizleen gaztak, hestebeteak, lekaleak, kontserbak, aperitiboak eta edariak erosteko aukera egongo da supermerkatu berri honetan.

Ordutegia eta inaugurazio-promozioa

Astelehenetik igandera egongo da zabalik establezimendua, 09:00etatik 22:00etara, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko du. Inaugurazio-promozio gisa, urriaren 15etik 18ra, 35 euroko gutxieneko erosketa egiten duten bezeroek gopor- eta katilu-sorta bat jasoko dute opari.

2,7 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da denda hau abian jartzeko, eta 36 lanpostu sortu dira. Denda honekin, BMk dagoeneko 87 establezimendu ditu Madrilgo Erkidegoan.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.