Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM Shop denda berria ireki dugu Torrelavegan

BM Supermerkatuek BM Shop formulako beste establezimendu bat ireki dute gaur, azaroak 18, Kantabrian, Torrelavega udalerrian, frankizia-ereduari beste bultzada bat emanez; hiri horretan du, gainera, bere jatorria gure kateak, orain dela 100 urte baino gehiago.

Avenida España hiribideko 14. zenbakian dago denda berria, eta zazpi lagunek osatzen dute lantaldea, Sonia Ramaren zuzendaritzapean; banaketaren sektorean esperientzia duen ekintzailea da bera. BM Supermerkatuen ereduak duen zerbitzuaren eta kalitatearen aldeko konpromisoari eusteko berariazko prestakuntza jaso du denda berriko lantalde osoak.

BM Shop Torrelavega dendak 370 metro koadroko saltokia du, fruta eta barazkien erakusmahaiarekin, ontziratutako arrainarekin eta profesionalek artatutako harategi eta urdaitegiarekin. Bertako produktu aukera zabala ere eskainiko du: Soba haraneko txahala, Valderredible patatak, Poteseko solomoa , eta La Jarradilla, 3 valles Pasiegos, La Pasiega de Peña Pelada, La Bien Aparecida, Las Garmillas, La Sotorraña, Quirós, Gomber edo Quesucos de Liébana gaztak.

Eskaintza osatzeko, izoztutako produktuak eta ogi-labea ere izango ditu dendak, besteak beste. 7.000 erreferentzia inguru guztira. Erosketak etxera eramateko zerbitzua ere badu, eta 09:30etik 15:00etara eta 17:15etik 21:15era egongo da zabalik, astelehenetik larunbatera.

BM Shop: hurbiltasunaren balioa sortuz

BM Shop eredua kateak bere gertueneko ingurunean enplegua, aberastasuna eta balioa sortzearen aldeko apustua da. Negozio propioa martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago, era horretan hurbileko komertzio txikiaren garapena sustatuz.

Denda berri honekin, dagoeneko 14 BM Shop frankizia ditugu, Bizkaian (Bermeon, Gorlizen, Basaurin, Barakaldon eta Ugao-Miraballesen lokal bana, eta Bilbon hiru), Kantabrian (Soto de la Marina eta Torrelavega), Asturiasen (Arenas de Cabrales), Gipuzkoan (Hondarribia), Errioxan (Ezcaray) eta Nafarroan (Milagro) banatuta.