
BM Supermerkatuak
BM Shop berria inauguratuko dugu Novallasen (Zaragoza)
BM Shop formuladun beste establezimendu bat inauguratuko dugu Novallasen (Zaragoza). Supermerkatu berriak 150 metro koadroko azalera eta 3.000 produktu-erreferentzia baino gehiago ditu, norberak zerbitzatzeko fruta eta barazki eta guzti.
Hiru langile arduratuko dira denda berriaz; trebakuntza jaso dute hirurek BM Supermerkatuen eskutik, BM eredua ezar dezaten, produktu-sortaren, zerbitzuaren eta produktu freskoen kalitatean oinarritzen dena.
09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik astelehenetik ostiralera; larunbat, igande eta jaiegunetan, berriz, 09:00etatik 14:00etara. Erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko die, gainera, Novallaseko bizilagunei.
Denda hau irekita, ekintzailetza sustatzen duen eta herri eta auzoetara hurbiltzen den BM Shop formatua bultzatzen jarraitzen dugu. Dagoeneko Nafarroan, Errioxan, Euskadin, Kantabrian, Asturiasen, Madrilen eta Zaragozan ditu establezimenduak frankizia-eredu horrek.