
BM Supermerkatuak
BM Shop berria inauguratu dugu, Donostiako Egia auzoan
Gaur, asteartea, abenduak 21, inauguratu dugu BM Supermerkatu berria, BM Shop formuladun establezimendua, Ametzagaña kaleko 33-35 zenbakietan, Donostiako Egia auzoan. Denda hau irekita, beste bultzada bat eman diogu bestelako formatuek bideragarritasunik ez duten herri eta auzoetara iristen den frankizia horri.
Zerbitzuari dagokionez, 300 m2-ko espazio berri horrek 5.000 erreferentziako produktu-sorta eskainiko du, eta zerbitzu libreko fruta eta barazki sekzioa eta okindegia izango ditu, besteak beste. Halaber, BM Supermerkatuek tokian tokiko produktua, elikadura osasungarria eta inguruko ekonomia bultzatzeko duten konpromisoarekin jarraituz, Gipuzkoako produktuak eskainiko ditu.
Astelehenetik larunbatera egongo da zabalik, 09:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:15era, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko die dendak bezeroei.
BM Shop negozio propioa martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago, era horretan komertzio txikiaren garapena sustatuz, BM Supermerkatuen ereduari jarraituta.
Guztira 20 frankizia jarri du martxan taldeak, horietako hiru Gipuzkoan.