Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM Shop berria Bilboko erdigunean

BM Supermerkatuek  beste BM Shop denda bat ireki dute Bilbon, Erribera kaleko 19. zenbakian. Irekiera honekin, taldeak hirian duen presentzia handitu du eta, horrela, beste gune batzuetara eraman du bere eskaintza, eta, aldi berean, ekintzailetza eta enplegua sustatu.

Bizilagunen eguneroko premietara egokitutako produktu-sorta eskaintzen du denda berrian, produktuen kalitatean, zerbitzuan eta produktu freskoan oinarrituta dagoen BM ereduari jarraituz.

BM frankizia-eredua negozio propioa jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago. Horretarako, lokala bilatzeko, obrak eta tramiteak egiteko eta lizentziak eskuratzeko aholkularitza ematen du kateak, eta langileak trebatzeko eta dendako komunikaziorako laguntza ematen du.

Denda hau irekita, BM Supermerkatuek beren sarea hedatzen jarraitzen dute; 352 supermerkatu ditu dagoeneko Taldeak, eta komertzio txikiaren eta presentzia duen lurraldeetan enplegua sortzearen aldeko bere apustua indartzen jarraitzen du.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.