Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Solidaritatea

BM Santanderreko Cocina Economica ekimenarekin

Abian da beste kanpaina solidario bat. Oraingo honetan, gure helburua da Santanderreko Cocina Economica ekimenerako dirua biltzea; behartsuen egoera duintzeko eta haiek integratzeko lan bikaina egiten du. BM Supermerkatuok lan hori bultzatu nahi dugu kanpaina honen bitartez; horrela, Gabonak direla eta, zentro horren beharrak asetzeko dirua biltzea da kanpainaren helburua. 

Nola kolabora dezakezue kanpaina honetan? Oso erraza da! Abendu osoan eman ahal izango dira 2 €-ko eta 5 €-ko dohainak kutxatik igarotzerakoan, Santanderreko edozein BM supermerkatutan. Zure laguntza behar dugu!

Duintzea eta Integratzea

Santanderreko Cocina Economican egiten den lan guztia behartsuen egoera duintzera eta haiek integratzera bideratuta dago. Horregatik, haien oinarrizko beharrak asetzea da lehentasuna:

-          Elikadura osasungarria eta orekatua ematea baliabiderik ez dutenei, gosariak, bazkariak eta afariak eskainiz.

-          Higiene egokia izan dezaten laguntzea, haien eskura jarriz dutxak eta garbitegi-zerbitzua.

-          Etxerik gabeko pertsonei ostatu ematea (22 logela eta zazpi harrera-etxebizitza).

Gainera, Cocina Economican osasun-arretarekin zerikusia duen guztiaz ere arduratzen dira, eta erabiltzaile batzuek behar dituzten tratamendu medikuen jarraipen pertsonalizatua egiten dute. Enplegua da erakundearen beste kezketako bat, eta tailer okupazionalak egiten dituzte.  Gure babes osoa merezi duen lan bikaina benetan.  

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.