Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM ALDEA DAGO

BM-REN EGUBERRIETAKO “ALDEA DAGO” ALDIZKARI BEREZIA

Aurten ere, BM Supermerkatuetan eskuragarri dago BMren Eguberrietako “Aldea dago” ale berezia, BM Kontua duten bezeroentzat bakarrik. Aldizkariak kalitatezko elikaduraren aldeko apustua egiten du, eta Eguberrietako menu ikusgarri eta osasungarri ugari jasotzen ditu, produktu freskoa beti protagonista delarik. BM Supermerkatuetako balio erantsiko zerbitzuak ere hartzen ditu barne, hala nola haragi-erretegia edo itsaski-egostegia; aukera paregabea eta apustu ziurra, festa hauetan kalitatezko plater bikainez gozatzeko, ahalegin eta kostu gehigarririk egin gabe.

Ale berezi honen orrien artean, gure tokiko hiru ekoizlerekin hitz egiteko tarte bat gorde nahi izan dugu, ekoizle horiek gure aberastasunaren kalitatea bermatu eta aberastasun hori mantentzen baitute. Jarraian, oparien ideia batzuk emango dizkizuegu, horiekin ziur asmatuko baituzu.

Honako eduki hauek aurkituko dituzu:

  • Zer eraman gonbidatzen zaituztenean?
  • Poltsiko guztietarako foie, minicuit eta pateak.
  • Kanapeak: hasteko mokadu onenak.
  • Tokiko eguberriak: elkarrizketa tokiko gure 3 hornitzailerekin.
  • Eguberrietako entsaladak.
  • Itsaski-egostegia etxean.
  • Maskorbi gozamenak.
  • Kalitatea eta aurrezkia.
  • Labea BMn dago.
  • Eguberri samurrak.
  • Glutenik gabeko eguberriak.
  • Prestatu aurrez jakiak, eta arrakasta izango duzu seguru.
  • Estresik gabeko postreak.
  • Koktelak etxean.
  • Haurrekin sukaldean.
  • Super opariak.

Eskatu kutxatik igarotzean, ale guztiak agortu arte. (135.000 ale banatu dira).