BM Realarekin bat
BM Supermerkatuak pasa den 15ean Zubietan jokatutako festa txuri urdinean egon zen, “Real Sociedad Fundazionaren eguna”ren bigarren edizioaren ospakizuna zela eta. Aukera honetan BM-k Real Sociedad-ri babesa eman zion haurrentzako puzgarriak jarriaz eta elikagai eta edarien donazioa eginaz Fundaziora bideratutako fondoentzat.
BM-ren partaidetzaz gain, festak hainbat Futbol Eskola, Realaren formakuntza-taldeak, marrazketa tailerrak, jokuak, buruhandiak, haurrentzako ikuskizunak eta abar barne hartu zituen. Gainera, bost mila zale baino gehiago hurbildu ziren ekitaldia arrakastatsua izatea lortuaz. Bestalde, solidaritatearentzako ere lekua egon zen festa honetan ASPANOGIren (Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkartea) presentziarekin.