Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

BM Rapid denda estreinatuko dugu, Donostiako autobus geltokian

Supermerkatu formatu berria estreinatuko dugu, Donostiako autobus geltokiko BM Rapid berriaren irekierarekin.  Erosketa azkarra egin nahi duten bezeroei egokitutako supermerkatua da, ordutegi zabalarekin eta take away erako produktu-aukerarekin. Autobus geltokiko erabiltzaileei eta bidaiariei zuzendutako espazioa da BM berri hau, baita inguruko bizilagunei ere; 350 metro koadroko azalera du, eta 7.500 produktu-erreferentzia.

Astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, eta igande eta jaiegunetan, berriz, 09:00etatik 20:00etara, ohikoa baino ordutegi zabalagoarekin. Ontziratutako eta eramateko prestatutako produktuak eskainiko zaizkie bezeroei, frutategikoak, harategikoak zein urdaitegikoak, Selecta eta Bertako bere zigiluek bermatutako BMren bertako produktu freskoen kalitate-jarraibideak betetzen dituztenak. Horrez gain, okindegia, ardandegia, lurrindegia eta parafarmazia izango ditu, eta pasadizo lekuetan bestelako zerbitzuak ere bai, hala nola zuku- eta kafe-makinak. Zerbitzu osagarriak ere izango ditu: WIFI doan lokal osoan, erosketak etxera eramateko zerbitzua eta bezeroentzako doako aparkalekua.