Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Kirolak

Aurten ere Donostiako Lilatoiarekin bat egingo du BMk

Aurten ere, BM Supermerkatuek Donostiako Lilatoian parte hartuko dute; igande honetan izango da, martxoaren 6an, eta parte-hartzaileei dagokienez, markak hautsiko ditu: 5.000 korrikalarik hartuko du parte, iazko edizioan baino mila gehiagok.

Lasterketa horretan laguntzeko, azkeneko urteetan bezala, korrikalari guztientzako jan-edanen poltsak eman ditugu.

Lasterketa hori babesteko arrazoia da, ez kirol-froga bat izatea soilik, baizik eta kirolean emakumearen parte-hartzea sustatzen duen ekimen soziala izatea. 1989an ospatu zen lehen aldiz, eta hiri-barruko bost kilometro lau dituen ibilbideaz gozatzen duen emakume-taldea da protagonista. 2009. urtean, Emakunde Saria jaso zuen bere ibilbidea saritzeko, eta urtebete beranduago, Hiritar Merezimenduaren Domina eman zioten.

Goizeko hamarretan hasiko da Lilatoia Boulevard Zumardian eta Hernani kalea, Askatasunaren hiribidea, Zubieta eta San Martin kaleak, Espainia plaza, Argentinar Errepublika, Zurriolako zubia, Zurriola etorbidea, Nafarroa etorbidea (itzulia biribilgunean), Nafarroa etorbidea, Lapurdi plaza, Zurriola etorbidea, Zurriolako zubia eta Erregina-Erregeordearen kalea zeharkatu ondoren, Boulevarden amaituko da.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.