Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Saria

BM-k bi lagunentzako asteburuko bidaia eman du

BM Supermerkatuek “Viaje al origen de la cerveza” lehiaketaren saria eman zuen 2015eko azaroaren 9an; Heinekenek bere hiru markaren bitartez (Affligem, Guinness eta Paulaner) antolatutako lehiaketa izan da.  Eta saria, bi lagunentzako asteburuko bidaia; Brusela, Munich edo Dublinerako bidaia aukeran. Irabazlea Jon Corcho Izagirre izan da, Galdakaoko (Bizkaia) BM supermerkatuko bezeroa.

Lehiaketa horretan, txartelak banatu ziren promozioak iraun zuen bitartean (irailaren 15etik 29ra) aipatutako garagardo marketakoren baten sei botila erosten zuten bezeroen artean. Galdakaoko BM supermerkatuari egokitu zaio txartel irabazlea, eta dendako arduradun Leirek eta Heineken etxearen ordezkari Elisa Naveranek eman diote saria irabazleari.

Zorionak, Jon, eta etorkizunean ere BM Supermerkatuetako gure bezeroen artean askoz sari gehiago banatzen jarraitzea espero dugu.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.