
Laguntza kanpaina
BM-k 1.200 euro eman dio ASPANAFOHAri
Behin Eguberri Solidarioak lehiaketako diru bilketa amaituta, txekea entregatu egin zaie bost elkarte garaileei.
Arabaren kasuan, bertako BM supermerkatuen bezeroek beraien botoa eman zuten eta bozketa prozesuaren ondorioz ASPANAFOHA izan da irabazi duen elkartea; modu honetan 1.200 euroko saria jaso du. Zenbateko hau gure bezeroek dendetan egindako ekarpenak eta Uvesco Taldeak egindako donazioaren batura izan da.
Aipatzekoa da, Aspanafoha minbizia duten haurrei laguntzera dedikatzen den elkarte arabarra dela. Txeke emate ekitaldian Zuriñe eta Begoña egon ziren gure Uvesco Taldearen izenean.
BM-tik Aspanafoha zoriondu nahi dgu.