
Laguntza kanpaina
BM-k 1.200 euro eman dio ANFASi
Behin Eguberri Solidarioak lehiaketako diru bilketa amaituta, txekea entregatu egin zaie bost elkarte garaileei.
Nafarroaren kasuan, bertako BM supermerkatuen bezeroek beraien botoa eman zuten eta bozketa prozesuaren ondorioz ANFAS (Asociación Navarra en Favor de las Personas con Discapacidad Intelectual) izan da irabazi duen elkartea; modu honetan 1.200 euroko saria jaso du. Zenbateko hau gure bezeroek dendetan egindako ekarpenak eta Uvesco Taldeak egindako donazioaren batura izan da.
Aipatzekoa da, Anfas ezgaitasun intelektuala duten pertsonen bizitza hobetzera dedikatzen den elkartea dela.
BM-tik Anfas zoriondu nahi dugu.