Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Dendak

Metro gehiago eta aukera gehiago BM Gasteiz supermerkatuan

Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean dagoen BM Gasteiz supermerkatuak askoz ere salmenta-areto handiagoa du orain bertan egindako berrikuntzari esker. Horri esker, joan den ekainaren 11z geroztik BM Gasteiz supermerkatua BM Complet bilakatu da, hau da, MB markak eskaintzen duen aukera guztiak daude bertan. Guztira dendak bere salmenta-aretoa 950 m2ra handitu du eta erosketa erraz egiteko behar duen guztia dago bertan, dena bezeroen eskura.

Lehengo fresko, izoztu, upategi, drogeria eta lurrindegiaren sekzioez gain, orain, gainera, sekzio berri eta zabalak ditu: parafarmazia, elikadura osasuntsua, ogi-labea, itsaskien haztegiak eta prentsa eta aldizkarien salmenta. Ordutegi jarraitua du astelehenetik larunbatera (09:00-21:00). Gainera, etxez etxeko zerbitzua ere badu (doakoa 30 euroko erosketetatik aurrera).

Modu horretan, BM supermerkatuak bere presentzia indartu du Arabako hiriburuan. Guztira, sei supermerkatu daude bertan, horietako lau Complet, hots, aukera guztiak eskaintzen dituztenak, eta beste bi Urban supermerkatu, aukera egokitukoak.

Berriena BM Guridi da, joan den ekainaren 11n ateak ireki zituena San Prudentzio kaleko 6. zenbakian, antzina Guridi zineak zeuden eraikinean.

Honatx Gasteizen aurkituko dituzun BM denda guztiak:

-       BM Complet, Tomas de Zumarraga Dohatsuaren kalea 28

-       BM Complet, San Prudentzia kalea 6

-       BM Complet, Frantzia kalea 4

-       BM Complet, Abastos Plaza

-       BM Urban, Juan Carlos I kalea 2

-       BM Urban Paraguai kalea 1

Horien kokapena eta ordutegiak beha ditzakezu gure denden bilatzailean.