Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Errege Eguna

BM Supermerkatuek jostailu eta gozokiekin kolaboratzen du Errege Egunean

BM Supermerkatuak hurbileneko ingurunearekiko konprometitzen dira; etxeko txikienei zuzendutako ekimena jarri du abian, egun berezi hauetan jostailuez goza dezaten. Horretarako, ekimen berezi gisa, 400 jostailu berri baino gehiago eman dizkiegu Altsasuko eta Cintruenigoko Errege Kabalgatei, udalerri horietako haurren artean bana ditzaten.


Altsasuko Errege Kabalgatak, zehazki, dagoeneko banatu ditu emandako ehun bat jostailuak. Pasa den igandean, urtarrilak 3, egin zuten jostailu banaketa Morroiaren Egunean; Cintruenigoko Errege Kabalgatan Errege Gauean banatuko ditu helarazi dizkiegun 300 bat jostailuak.


Jostailuez gain, 1.000 kilo gozoki banatu ditugu Nafarroan, Euskadin, Kantabrian eta Errioxan BM Supermerkatuak dauden udalerrietan egiten diren kabalgatetan banatzeko.


Behar handiena duten familiei laguntzeko gure etengabe konpromisoaren baitan sartzen da ekimen hori; halaxe dihardugu, esaterako, Elikagaien Bankuekin kolaboratzen, egunero ematen dizkiegu-eta elikagaiak.