Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Kirola

BM emakumeen kirolaren alde

Ez dugu ezer berririk esango BM Supermerkatuek defendatzen duten baloreetan kirolak presentzia handia duela esaten badugu.Kirol taldeak babesteaz gain, kirol modalitate ugaritako txapelketei ere ematen diegu babesa, atletismokoei, txirrindularitzakoei eta beste hainbat kiroletakoei. 

Emakumeen kirolari, baina, babes berezia ematen diogu; izan ere, zaletasun txikia dauka, nahiz eta askotan ematen dizkigun berri pozgarriak. Santutxuko BM Bilbao Atletismo taldeak, esaterako, benetan berri pozgarria eman berri digu, otsailaren 16an denboraldiko laugarren titulua eskuratu baitu; Elgoibarren jokatutako Kros Luzeko Euskadiko Txapelketan podiumera igotzea lortu zuten. Domina hori baino lehenago, Kroseko Europako txapeldunorde izatea lortu zuten Guadalajarako Txapelketan; Uskudar talde turkiarra izan zen irabazlea, soilik 11 puntuko aldearekin. BM Bilbao taldeko neskek, beraz, berretsi egin dute lehenago ere Europako txapelketan erakutsi duten maila ona; gogoratu behar dugu zilarrezko domina lortu zutela 2013an eta, 2014an, berriz, brontzezkoa.

Garrantzitsuak izanagatik, ez dira, baina, bakarrak izan bi sari horiek. Denboraldi honetan Bizkaiko Kros txapeldunak ere izan dira eta Kros Laburreko Euskadiko txapeldunak; Azpeitian lortu zuten azkeneko sari hori, eta Iraia Garciak jantzi zuen, hain zuzen ere, txapela.

Kirolarekiko, oro har, eta emakumeen kirolarekiko, zehazki, daukagun konpromisoaren erakusle da Lilaton lasterketaren 26. edizio hau; bost dortsal zozkatu berri ditugu lasterketa horretarako, sare sozialetan. Datorren martxoaren 1ean Donostian egongo gara, partaide guztiei jan-edana emateko.

Kirola babesteko gure ahaleginaren helburua da bizimodu osasungarria sustatzea, elikadura ona eta ariketa fisikoa uztartuz. Horregatik gara babesleak hainbat eta hainbat kirol-esparrutan: futbol klubena, Realarena eta Real Union taldearena, esaterako; traineruena, Hondarribia Arraun Elkartearena eta Lekeitioko Isuntzarena, besteak beste; edo atletismoko taldeena, BM Bilbao taldearena, kasu. Horrez gain, hainbat kirol ekitaldi eta frogatan kolaboratzaile gisa jarduten dugu, partaideei jan-edana emanez; horietako batzuk oso ezagunak dira, Bilba-Bilbao lasterketa eta Donostiako Maratoia, esaterako; beste batzuk herri-mailakoak dira, adibidez, Adarragako Krosa Gipuzkoan, Villa de Colindresekoa Kantabrian edo Gabon zahar eguneko San Silbestre lasterketak. Baina, bereziki, kirola bestelako kausa sozialei laguntzeko erabiltzen dituzten ekitaldiak babesten ditugu, BMren konpromisoa kirola baino askoz harago iristen baita.