Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Colaborazioa

BM Donostiako Olatu Talka jaialdiarekin bat

BM Supermerkatuak Olatu Talka kultur jaialdiaren 4. edizioan egon zen pasa den maiatzaren 25ean. Donostiako Udalak antolatutako ekitaldi hau bertako kaleetan egin zen eta arrakasta handia izan zuen. BM-ren laguntza jaso zuen proiektu honek, izan ere, Easo kalean egindako bazkari herrikoiarentzako produktuak eman baitzituen. 1000 menu inguru banatu ziren eta ondorengo jakiek osatu zuten horietako bakoitza: entsalada, marmitakoa, gazta irasagarrarekin eta, edari gisa, sagardoa. Hori bai, dena tokiko produktu freskoekin eta kalitate handienekoekin, hauek baitira hain zuzen ere BM supermerkatuen funtsezko ezaugarriak.

Olatu Talka partaidetzaren eta kultur eta ezagutzaren hedapenaren alde egiten duen kultur jaialdia da eta “Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburua” proiektuaren barnean dago sartuta.