
BM denda berria
Denda berria Iruñeko Olite kalean
Apirilaren 27an irekiko dugu BM supermerkatu berria Iruñeko Olite kaleko 39. zenbakian. Zuen zain izango gaituzue!
Bertako produktu freskoak protagonista izango dituzten 750 metro koadro.
Supermerkatu berri horren saltokia gure balioen isla izango da; zerbitzu espezializatua eskaintzeko gure konpromisoaren eta produktu freskoen eta bertako ekoizleen aldeko gure apustuaren beste adibide bat, horiexek baitira beti produktuen kalitatearen eta freskotasunaren bermea.
Caparrosoko Mikel Alfonso Esquirozen baratzetik iritsiko zaizkigu frutak eta barazkiak, eta Tajonarreko abeltegiko Oroz anaiek ekarriko digute behi- eta txahal-haragia. Arraina, berriz, Kantauri itsasotik zuzenean, Getaria, Pasaia eta Hondarribiko lonjetatik, hain zuzen ere.
Astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:00etara, egongo da zabalik Olite kaleko BM supermerkatua.
Laster denda gehiago Iruñean
Iruña da 2017rako gure apustuetako bat, urteko bigarren seihilekoan beste bi denda irekitzea aurreikusten baitugu; bata, Tafalla kalean, eta bestea garai bateko Mikael zinemetan. Egon zaitezte adi!
2017rako aurreikusitako denda berriekin, 25 establezimendu izango dituzte BM Supermerkatuek Nafarroan.