
BM Supermerkatuak
BM denda berria irekiko dugu Nafarroan
Martxoaren 6an inauguratuko dugu lokal berria Nafarroan, Mutiloa udalerriko Mugartea hiribideko 19. zenbakian, hain zuzen ere.
883 metro koadroko saltokia eta 20 ibilgailutarako aparkalekua ditu denda berriak, eta BM Supermerkatuen ereduaren estandartea izango da, Nafarroako produktu freskoen kalitatean, produktu-sorta zabalean –7.000 erreferentziarekin– eta zerbitzu bikainean oinarritzen dena.
Aldea markatzen duten sekzio espezializatuak aurkituko dituzte bezeroek: harategi- eta arrandegi-sekzioak, tenperatura baxuan kozinatutako platerekin; ogi-labea, elikadura osasungarriaren sekzioa, parafarmazia eta lurrindegia, besteak beste.
09:00etatik 21:00era egongo da zabalik astelehenetik larunbatera, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko du.
Denda berria martxan jartzeko, 2,2 milioi euroko inbertsioa egin du taldeak, eta 15 lanpostu berri sortu dira.
Denda berri honekin, Nafarroan duen presentzia indartu du BM Supermerkatuen taldeak, izan ere, dagoeneko 32 establezimendu ditu herrialde horretan, eta 400 laguni baino gehiagori ematen dio lana.