BM Supermerkatuak
BM denda berria irekiko dugu Iruñean
Nafarroako hiriburuko Salestarren plazan dago establezimendu berria, Aralar kalean
BM Supermerkatuak taldeak sendotu egin du Iruñean duen presentzia, Aralar kaleko Salestarren plazan establezimendu berria irekita.
Supermerkatu berriak 710 metro koadroko saltokia du, doako aparkalekua ibilgailu elektrikoak kargatzek guneekin, eta 8.500 erreferentzia baino gehiagoko produktu-aukera zabala.
Denda berri honek ere zehatz-mehatz betetzen du BMren eredua eta, horrenbestez, garrantzi berezia ematen dio hurbileko produktu freskoari, profesionalek artatutako arrandegia –egostegi eta guzti–, harategia –erretegiarekin– eta urdaitegia ditu, bai eta zerbitzu libreko frutategia ere, zuku-makina eta guzti.
Gainera, tenperatura baxuan kozinatutako platerak eskaintzen ditu, kontsumitzeko prest dauden jakiak, eta ogi-labea, produktu izoztuen sekzioa, ardandegia, elikagai osasungarriak eta parafarmazia ditu.
Nafarroako produktuekiko konpromisoa
BM denda berri honek tokiko hornitzaileen produktuen salmenta lehenesten du: Mikel Alfonso Esquirozen fruta (Caparroso) eta Aurelioren barazkiak; Beola lekaleak; Etxenike (Auritz) eta Katealde (Altsasu) pateak; Kamiku, Aldaia, Urrizaga eta Etxelekua gaztak; Larrasoaña eta Arizaletako hestebeteak; Belaskoain ura; eta Kantauriko lonjetako arrain freskoa.
Ordutegia eta inaugurazio-promozioa
Astelehenetik larunbatera egongo da zabalik establezimendua, 09:00etatik 21:00etara, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko du. Inaugurazioko promozio gisa, apirilaren 15ean, 16an eta 17an, bezeroek oparia jasoko dute erosketak egiteagatik.
2,3 milioi euroko inbertsioa egin behar izan da denda hau abian jartzeko, eta 17 lanpostu sortu dira. Horrelako, Nafarroaren aldeko apustua berretsi du BM Supermerkatuak taldeak; dagoeneko 33 denda eta 400 profesional baino gehiago ditu lurralde horretan.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.