Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM denda berria ireki dugu Castro Urdialesen

BM Supermerkatuek establezimendu berria inauguratu dute, Castro Urdialesen (Kantabria). Dagoeneko joan zaitezke Paris eraikinera (Silvestre Ochoa kalea 2), BM Supermerkatuen filosofian trebatu diren 18 profesionalez osatutako lantaldea izango duen denda berria bisitatzera: kalitatezko produktuen aukeran, zerbitzu bikaina eta tokian tokiko produktu freskoen aldeko apustua.

1,7 milioi euroko inbertsioa egin du Taldeak supermerkatu berrian, eta 700 metro koadro baino gehiagoko azalera du. Produktu freskoa izango da denda berriko protagonista, langileek artatutako arrandegiarekin, harategiarekin eta urdaitegiarekin.

Bertako hornitzaileak

BM Supermerkatuen konpromisoari jarraituz, tokiko produktuen aukera zabala izango du denda berriak: Soba haraneko, Ramales de la Victoriako, Junta de Votoko, Polancoko eta Valderredibleko txahala; Golbardoko odolkiak, jijak, tripakiak eta saiheskia; Poteseko txorizoa eta solomoa; El Pendo, Rio Deva, La Jarradilla, 3 Valles Pasiegos, La Pasiega de Peñapelada, la Bien Aparecida, Las Garmillas eta La Sotorraña gaztak; La Ermita de San Pedro jogurtak; Güemes, Cartes, Gama, Hinojedo, Orejo eta Hoz de Aneroko fruta eta barazkiak; Santander, Santoña, San Vicente de la Barquera eta Laredoko lonjetako arraina, eta Ruenteko amuarrainak.

Astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 21:00etara egongo da zabalik Castro Urdialeseko BM berria, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua izango du, doanekoa 60 eurotik gorako erosketak eginez gero.

Denda berri hau BM Supermerkatuek udalerri horretan dituen beste hiru establezimenduei batzen zaie, eta berretsita gelditzen da taldeak Kantabriaren garapen ekonomikoarekin eta enpleguarekin duen konpromisoa, non bere jatorria eta sustraiak dituen: gaur egun 27 denda eta bi logistika-planta ditu, handiena Sámano-Castro Urdialesen.