Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM denda berria

BM supermerkatu berria Arrasaten

Beste inaugurazio bat daukagu BM Supermerkatuetan; oraingo honetan, Arrasateko (Gipuzkoa) supermerkatu berria, Gipuzkoa Etorbideko 32. zenbakian dagoena. 1.420 metro koadroko saltokia izango du eta, horrela, gure supermerkatu handienetako bat izango da. Irekiera horrekin, udalerrian dugun presentzia indartuko dugu, badugu-eta beste supermerkatu bat Arrasaten 1993az geroztik.

Denda berri honi esker, 23 lanpostu berri sortu ditugu; langile guztiak dira Arrasatekoak eta inguruko herrietakoak, eta abuztuan hasi ziren establezimenduaren ardura hartzeko trebatzen.

Gainera, supermerkatu hori zerbitzu espezializatua eskaintzeko gure konpromisoaren eta tokian tokiko produktu freskoaren aldeko gure apustuaren isla da; gure helburua baita produktuen kalitatea eta freskotasuna bermatzea, bai eta tokian tokiko ekonomia zaintzea ere.

Era horretan, espazio berri horretan Bergarako Valentin Gabilondo abeltzainaren txekor-haragia egongo da; Gipuzkoako hornitzaileek zuzenean hornitutako fruta eta barazkiak, hala nola Bergarako Bolu-Barri baserrikoak; eta Pasaia, Getaria, Bermeo eta Hondarribikoportuetatik ekarritako arraina.

Halaber, beste sekzio batzuk ere izango ditu denda berriak; hala nola produktu osasungarrien sekzioa, parafarmazia, lurrindegia, okindegia eta eguneroko prentsarena, produktuen 10.000 erreferentzia baino gehiagorekin.Astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 09:30etik 21:30era, eta bezeroentzako doaneko aparkalekua izango du: 177 ibilgailurentzako aire zabalean eta beste 74 ibilgailurentzako aparkaleku estali, inguruko komertzioekin partekatutakoak.

2016ko azkeneko irekierak

Logroñoko BM supermerkatua izan da azkeneko ireki duguna, urrian hain zuzen ere; irekiera horrekin Errioxan dugun presentzia indartu nahi izan dugu. Logroñokoaren aurretik, beste supermerkatu bat genuen Errioxan 2013. urtetik, Alfarokoa.

Martxoan establezimendu berria ireki genuen Irunen (Gipuzkoa), Palmera Monteron; ordurako beste zortzi supermerkatu genituen udalerri horretan, Anaka, San Migel, Antzaran, Mendibil, Portu, Behobia eta Serapio Muxika auzoetan.

Nafarroan ere izan dugu aurten inaugurazio bat, Lodosako supermerkatu berriarena. Azkeneko denda horrekin –CentroParroquial, 3. zenbakia– 22 establezimendu dauzkagu dagoeneko Nafarroan, eta 350 langile guztira.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.