
Enplegua
BM dago zure etorkizun profesionala: Ikastaroak, kontratatzeko konpromisoarekin
BM Supermerkatuetan, prestakuntzaren eskutik, kalitatezko zerbitzuaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, arrandegirako, harategirako eta fruten sekziorako ikastaro profesionalak eskainiz, ondoren kontratatzeko konpromisoarekin.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagupenak izatea. Beren karrera profesionala garatu nahi duten zein lanbidez edo sektorez aldatu nahi duten pertsonentzako pentsatuta daude.
Zer eskaintzen dizugu BMn?
• Sektorean ezarrita daudenak baino diru- eta lan-baldintza hobeak.
• Gizarte- eta lan-arloko abantailak.
• Erantzukizun-karguak hartzeko barne-promozio garrantzitsua.
• Lanaldi partzialean jarduteko aukera.
Eta lan-ingurune bikaina aurki dezazun dugun ilusioa!
Gainera, BMko lantaldeko kide izanik, tokian tokiko gure nekazarien sasoiko fruta eta barazkirik onenarekin lan egingo duzu, Kantauriko arrain-saltokietatik ekarritako arrain freskorik onenarekin, eta bertako abeltzainen kalitatezko haragiarekin. Geure DNAn baitugu bezeroei kalitaterik eta zerbitzurik onenak eskaintzea.
Hainbat lanpostu bete beharrean gaude oraintxe Bizkaian. Bizkaian 100 saltoki eta 1.800 enplegu egonkor baino gehiago duen talde handi batean lan egin nahi baduzu, idatz iezaguzu bmzurekin@uvesco.com helbide elektronikora, eta eman zure izen-abizenak eta telefono-zenbakia.
Gurekin bat egingo duzu?