
LANA
BM dago zure etorkizun profesionala: Ikastaroak, kontratatzeko konpromisoarekin
BM Supermerkatuetan, prestakuntzaren eskutik, kalitatezko zerbitzuaren aldeko apustua egiten jarraitzen dugu, arrandegirako, harategirako eta fruten sekziorako ikastaro profesionalak eskainiz, ondoren kontratatzeko konpromisoarekin.
Ez da beharrezkoa aldez aurretik ezagupenak izatea. Beren karrera profesionala garatu nahi duten zein lanbidez edo sektorez aldatu nahi duten pertsonentzako pentsatuta daude.
Zer eskaintzen dizugu BMn?
• Oso langabezia-tasa txikia duen lanbide batean prestatzea.
• Bi hilabeteko prestakuntza eta hilabete bateko praktikak BM supermerkatu batean.
• Prestakuntzan zehaztutako helburuak gainditzen dituzten pertsona guztien kontratazioa.
Kontratatu ondoren:
• Sektorean ezarrita daudenak baino diru- eta lan-baldintza hobeak.
• Gizarte- eta lan-arloko abantailak.
• Erantzukizun-karguak hartzeko barne-promozio garrantzitsua.
• Lanaldi partzialean jarduteko aukera.
Eta lan-ingurune bikaina aurki dezazun dugun ilusioa!
Gainera, BMko lantaldeko kide izanik, tokian tokiko gure nekazarien sasoiko fruta eta barazkirik onenarekin lan egingo duzu, Kantauriko arrain-saltokietatik ekarritako arrain freskorik onenarekin, eta bertako abeltzainen kalitatezko haragiarekin. Geure DNAn baitugu bezeroei kalitaterik eta zerbitzurik onenak eskaintzea.
Oraintxe bertan, hainbat ditugu betetzeko.
Bizkaia
Harategi-Urdaitegiko manipulatzailea
Eman izena: Arrandegiko manipulatzailea
Fruta eta barazkien saileko langilea
Gipuzkoa
Harategi-Urdaitegiko manipulatzailea
Fruta eta barazkien saileko langilea
Araba
Harategi-Urdaitegi-Arrandegiko manipulatzailea
Gurekin bat egingo duzu?