Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Kolaborazioa

BM Bilbao Rioko Olinpiadetan

Trihas Gebre eta Azucena Díaz, babesle gaituen BM Bilbao Atletismo Santutxu taldeko atletek, Rioko Olinpiadetan hartuko dute parte. Jokoak abuztuak 5ean, ostiralean, hasiko dira eta abuztuak 21era arte luzatuko dira.

Trihas Gebre-k, 10.000 metroko proban neurtuko denak, Jokoetarako pasea Portugalen lortu zuen, pistan estatuko lehenengo titulua erdiestean. Iraupen-lasterkari etiopiar-donostiarraren lehenengo Joko Olinpikoak dira eta ilusio handiz egingo die aurre, nahiz eta lehiaketa gogor horretatik “dominarekin itzultzea” zaila izango denaz jabetzen den.

Gebre-k, Joko hauetan, Tokion 2020an egingo diren Olinpiadetara itzultzeko aukera bikaina ikusten du eta han “bai ikusten dudala domina lortzeko aukera”.

Bestalde, Azucenak taldean ordezko gisa sartzea lortu zuen pasa den apirilean Rotterdam-en Olinpiadetara joateko gutxieneko marka erdiestean. Paula Gonzalez Berodia Espainiako txapelduna lesio bat tarteko Jokoetatik kanpo geratuko zela berretsi zenean, BM Bilbao taldeko atleta zuzenean sartu zen aurten Espainia Olinpiadetan ordezkatuko duen hiru maratoilari olinpikoen zerrendan.

Díaz-ek barruan egotea maila pertsonalean poztasun handia dela aitortzen du, amets bat egi bihurtzen baitzaio; aldiz, Paulari gertatua “bihotzez sentitzen dut eta bizitzen ari den trantzea ulertzen dut, kirol hau batzuetan esker txarrekoa baita”.

Bi atletak, jada, Rio de Janeiron daude dagokien kategoriatan lehiatzeko prest eta BM Supermerkatuek biei zorte ona opa die abentura olinpiko horretan.