BM Supermerkatuak
BM berria Torrejon de Ardozen
BM Supermerkatuak taldeak hazten jarraitzen du Madrilgo Erkidegoan, Torrejon de Ardozen, Loecheserako errepideko 114. zenbakian establezimendu berria irekita. Supermerkatuak 900 metro koadroko saltokia du, doako aparkalekua, eta BMk produktu freskoarekin, hurbileko tratuarekin eta tokiko hornitzaileekin duen konpromisoari leialtasunez eusten dion eredua.
Profesionalek artatutako harategia (erretegi eta guzti), urdaitegia, arrandegia (egostegiarekin eta haztegiarekin), eta fruta eta barazkietarako espazio handia izango ditu, norberak har ditzan. Tenperatura baxuan prestatutako platerak, prestatutako plater aukera zabala, ogi-labea eta elikagai osasungarrien sekzioa ere eskainiko ditu, 6.000 erreferentzia baino gehiagorekin.
Tokiko produktuen aldeko apustua
BM supermerkatu berriak Madrilgo produktuen aldeko apustua egingo du: Villa del Pradoko barazkiak, tokiko abeltegietako haragia, La Colmenareña markako esnea eta gurina, Fish Gourmet etxearen sardina ketua eta Antonio & Ricardo markako olagarroa, besteak beste. Gainera, artisau-erako gaztak, hestebeteak, Madril Jatorri-deiturako ardoak eta tokiko likoreak egongo dira.
Irekiera-ordutegia eta promozioa
Supermerkatu berria astelehenetik igandera egongo da zabalik, 09:00etatik 22:00etara, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko du. Azaroaren 6tik 9ra, gutxienez 40 euroko erosketa egiten duten bezeroek aizto-sorta bat jasoko dute opari.
Supermerkatu berri hau irekitzeko, 2,7 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 26 enplegu sortu dira, era horretan, BMk Madrilen duen presentzia indartuz; dagoeneko 85 denda eta 1.800 profesional baino gehiago ditu erkidego horretan.
BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.