Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM berria inauguratu dugu, Zizur Nagusian (Nafarroa)

BM Supermerkatuek establezimendu berria irekiko dute gaur, urtarrilak 18, Nafarroako Zizur Nagusiko Ardoi poligonoan (Arrobia zk.g.). Denda berria martxan jartzeko, 2,8 milioi euroko inbertsioa egin da guztira, eta 18 lanpostu berri sortu dira, aurretiaz trebatu diren profesionalekin.

1.500 metro koadroko saltokia eta 200 ibilgailutarako aparkalekua ditu denda berriak, eta BM ereduari jarraitzen dio, produktu-sortaren kalitatean, zerbitzu bikainean eta Nafarroako produktu freskoekiko konpromisoan oinarritzen dena.

Horrela, arrandegia izango du, bezeroei arreta eskaintzeko langileekin, egostegiarekin eta haztegiarekin, harategi eta urdaitegi sekzioa (langileek arreta eskainita), eta fruta eta barazki erakusmahaia. Caparrosoko Mikel Alfonso Esquirozen baratzetik iritsiko zaizkigu frutak eta barazkiak, eta Oroz anaiek ekarriko digute haragia. Kantauriko lonja nagusietatik iritsiko da, zuzenean, arraina.  

Arrandegi eta harategi sekzioek, gainera, zerbitzu berritzailea eskainiko dute, tenperatura baxuan kozinatutako platerak, hain zuzen ere; horrela, berrikuntzaren eta kalitatezko elikadura osasungarriaren aldeko apustua egiten dute BM Supermerkatuek. Horrez gain, kontsumitzeko prest dauden plater kozinatu berriak ere egongo dira. Eskaintza hori guztia osatzeko, ogi-labea, produktu izoztuen sekzioa, ardandegia, lurrindegia eta drogeria izango ditu, besteak beste, supermerkatu berriak, guztira 12.000 erreferentziarekin.

09:00etatik 21:30era egongo da zabalik astelehenetik larunbatera, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko du. Zizur Nagusiko herritarrei beste zerbitzu bat ere eskainiko diete BM Supermerkatuek, online erosketarekin (bmsupermercados.es).