Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM berria estreinatuko dugu Montecarmelon

 

BM Supermerkatuek gaur, maiatzak 8, inauguratuko dute Fuencarral-El Pardo barrutiko lehenengo establezimendua, Monasterios de Suso y Yuso kalean (Montecarmelo), hain zuzen ere.

Lokal berriak 1.365 metro koadroko saltokia du, eta 76 ibilgailutarako doako aparkalekua, Fuencarral-El Pardo, Montecarmelo, Mirasierra eta Las Tablas auzoko bizilagunei arreta emateko.

7.500 erreferentzia baino gehiago eskainiko ditu establezimenduak, eta indartu egingo du kalitatean, freskotasunean eta bezeroarenganako zerbitzuan oinarritutako BM eredua. Nabarmentzekoa da madrildar hornitzaileen eta ‘0 km’ produktuen alde egingo duen apustua: Villa del Pradoko barazkiak, Madril eta inguruetako abeltegietako haragia, La Colmenareñako esnea eta gurina, Marqués de Mendiola edo La Cabezuela gaztak, Garbancera Madrileñako garbantzuak eta Madrildo ardoak, Vega Madroño, Madril Puerta de Alcalá Jatorri-deitura, Madrid Dulce María Jatorri-deitura eta Madrid Senda Jatorri-deiturakoak, besteak beste.

Arrandegian arrain freskoa aurkituko dugu, egunero Kantauri itsasoko portu nagusietako batzuetatik iritsitakoa: Vigo, Burella, Cillero, Santoña, Santander, Bermeo, Ondarroa, Pasaia eta Hondarribia.

Zerbitzuak eta ordutegia

Denda berria 09:00etatik 22:00etara egongo da irekita egunero, astelehenetik igandera, eta erosketa egiteko erraztasunak eskainiko ditu, hala nola erosketak etxera eramateko zerbitzua eta “shop and go” modalitatea. BM online dendarekin osatzen da BMk Montecarmelon eskaintzen duen zerbitzua.

Hiru milioi euroko inbertsioarekin eta 33 lanpostu sortuta, BM Supermerkatuek Madrilgo Erkidegoan eta erdiguneko zonan duten presentzia sendotzen jarraitzen dute; dagoeneko 84 establezimendu, 74.690 metro koadro saltokitan, eta 1.800 profesional baino gehiago ditu taldeak.