Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM berria estreinatuko dugu Donostian!

Otsailaren 25ean, frankizia berria estreinatuko dugu Donostian, BM Supermerkatuen kalitatezko produktuak bizilagunei hurbiltzeko.

Gipuzkoako hiriburuko erdigunean dago supermerkatu berria, Arrasate kaleko 42. zenbakian, eta 200 m2ko saltokia du, 5.000 erreferentzia baino gehiagorekin.

Hainbat espazio ditu supermerkatu berriak, hala nola ontziratutako arraina, haragia eta txarkuteria, norbera zerbitzatzeko fruta-sekzioa eta ogia egiteko labea.

Egunero egongo da irekita ordutegi jarraituarekin, 09:00etatik 21:00etara. Gainera, denda honetako bezeroek BM Kontuak eskaintzen dituen onura eta deskontu guztiak izango dituzte.

Zortzi profesionalek osatutako taldeak eramango du denda; guztiek jaso dute kalitatezko aukeran, zerbitzuan eta tokiko produktu freskoetan oinarrituta dagoen BM ereduari jarraitzeko prestakuntza.