
INAUGURAZIOA
BM berria Bilboko erdigunean
Azaroak 14tik aurrera Bilboko erdiguneko bizilagunek BM berri batekin kontatu ahal izango dute euren eguneroko erosketak egin ahal izateko. Supermerkatua Maria Diaz de Haro kaleko 30 – 32 zb.an kokatuta dago eta 25 langileko lan-taldea izango du.
BM berriak bezeroen eskura 1.000 metro karratuko salmenta gune zabala jartzen du, 9.000 artikulu baino gehiagorekin; para-farmazia eta lurrindegi sekzioak, elikadura osasuntsua, bertako zein atzerriko ardoak dituen ardandegi sekzioa; baratzetik zuzenean etorritako jaki freskoak, itsaskientzako haztegi eta egoskailua, eta momentuan bertan zerbitzaturiko sekzioak, hala nola, harategia, urdaitegia (150 gazta desberdin baino gehiagorekin) arrandegia eta frutategia.
Supermerkatu berri hau udaran Trapagaranen ireki berri den zentroari, Bidarte Zentro Komertzialeko BMn egin den berrikuntzari eta 2014rako irekitzear dagoen Durangoko BM berriari gehitzen zaie. Hala, BMk Bizkaiarako ezarrita duen hazkunde estrategia mantentzen duela esan daiteke.