Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

BM berria Arganzuelan

BM Supermerkatuek establezimendu berria inauguratu du gaur, Madrilen. Denda berria Arganzuela barrutiko Jaime El Conquistador kaleko 2-4 zenbakietan dago, La Choperan.

Establezimendu berriak 8000 metro koadroko saltokia du, eta 6.000 produktu baino gehiago, produktu freskoan eta hurbileko tratuan oinarritzen den BM ereduarekin bat etorriz.

Dendak dituen sekzioen artean, nabarmentzekoak dira harategia eta urdaitegia –erretegiarekin–, arrandegia –egostegiarekin eta haztegiarekin–, eta fruta eta barazkien sekzioan, zuku egin berriarekin. Prestatutako platerak, ogi-labea eta elikadura osasungarriko eskaintzen zaindua ere baditu.

Madrilgo produktuekiko konpromisoa

BM supermerkatuen beste ezaugarri bereizgarrietako bat da tokiko hornitzaileek eta zero kilometroko produktuen alde egiten duen apustua: Villa del Pradoko barazkiak, Madrilgo abeltegietako haragia, La Colmenareñako esnea, Guadarramako Fish Gourmet sardina ketuak, eta Getafeko Antonio & Ricardo etxeko olagarri egosia.

Bertako gaztak ere eskaintzen ditu –Marqués de Mendiola kasu–, Soriano hestebeteak, Garbancera Madrileña etxeko txitxirioak eta Madrilgo ardoak, Madrid Puerta de Alcalá jatorri-deiturakoak, esaterako. Arrandegiari dagokionez, egunero iristen da arraina Kantauri itsasoko portu nagusietatik.

Erosotasuna eta arreta pertsonalizatua

Supermerkatu berria egunero egongo da zabalik, astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00etara, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eta ‘shop and go’ zerbitzua izango ditu, bezeroei erosketak errazteko.

Irekiera honekin, BM Supermerkatuek indartu egiten dute bere presentzia Madrilgo Erkidegoan; dagoeneko 85 denda eta 1.800 langile baino gehiagoko lantaldea ditu Taldeak erkidego horretan. Espazio berri hori martxan jartzeko, 2,7 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 27 lanpostu sortu dira.

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.