Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

HITZARMENA

BM arrantzaleekin bat

BM eta Laredoko Kofradia elkartu dira, Kantauri itsasoko produktuak promozionatzeko.

BM-k eta Laredoko Arrantzaleen Kofradiak Kantauri itsasoko produktu freskoen aldeko ituna sinatu zuten maiatzaren 11n. Erakundeok sinatutako hitzarmen horri esker, BM-k Kantabrian daukan establezimendu-sarearen bitartez, produktuok kalitate eta freskotasun baldintzetan gerturatuko dizkio kontsumitzaileari.


Horrela, aurrerantzean, Kofradiaren arrantza kanpainetako urte-sasoiko produktuak eskainiko ditu BM-k Kantabrian dauzkan 27 establezimenduetan eta leku abantailatsuan kokatuko ditu, argi eta garbi identifikatuta. Halaber, Laredoko bi supermerkatuetan Laredoko arrain merkatuan zuzenean erositako produktuak egongo dira nagusiki.


Hitzarmenak, besteak beste, egunean arrantzatutako hegaluzea, itsas aingira eta legatza, Kantauri itsasoko amuko txipiroia, antxoa, berdela, zapoa, txitxarroa eta mariskoa erostea ahalbidetuko du, guztiak ere freskoak eta baxurako zonako arrantzontziek harrapatutakoak, erakunde biek beti eskaintzen dituzten kalitatearekin eta freskotasunarekin.


Era horretan, Laredoko Arrantzaleen Kofradiak pasa den hilaren 20an inauguratutako instalazio berrien jarduera abiarazten du. BM, berriz, bere bezeroei bertako produktu fresko eta kalitatezkoak hurbiltzeko bere konpromisoak eraman du Laredoko Kofradiarekin akordio hori egitera.


Arrantzaleen Kofradia hau Espainiako zaharrena da. Felipe II.ak egindako agiri batek halaxe egiaztatzen du: “El dicho cabildo de maleantes era una hermandad y cofradía de más de 500 o 600 años que se había instituido”. Hazten jarraitzeko, pasa den apirilaren 20an instalazio berriak inauguratu zituen Laredoko Arrantza-portuan, teknologia modernoenekin, Kofradiaren operatibotasuna eta funtzionaltasuna hobetuz.