Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

ALDEA DAGO aldizkaria

Dagoeneko zure BM dendan duzu “ALDEA DAGO” aldizkariaren azken alea

BM supermerkatu guztietan duzu dagoeneko “ALDEA DAGO” aldizkariaren iraileko alea. Argitalpen erabilgarria eta entretenigarria da, errezetaz, erreportajez, trukuz ideiaz eta BM Supermerkatuetan egiten dituzun erosketei ahalik eta etekinik handiena atera diezaiozun behar duzun guztiaz beteta.

Sagarra da ale honetako protagonistetako bat. Fruta horrekin prestatutako errezetak proposatzeaz gain, bertako gure bi hornitzaile beteranoenekin ere hitz egingo dugu, Antton Olaizola eta Inazio Artolarekin hain zuzen ere; 25 urte baino gehiago daramagu haiekin lanean.

Halaber, sasoiko beste produktu batzuk ere nabarmenduko ditugu, mahatsa eta perretxikoak esaterako, eta gure arrandegi eta harategi sekzioek ere izango dute beren tokia: txipiroiaz eta gure Selecta haragi-zigiluaz hitz egingo dugu.

Udaren ondoren larruazala berroneratzeko aholkuek, eskolarako itzuleran gure burua zaintzeko ideiek eta Nahikari Garciarekin egindako solasaldiak –nazioarteko futbolaria eta Real Sociedad taldeko jokalaria da Nahikari– osatzen dute azken ale hau.

Gogora ezazu erabat doan eska dezakezula aldizkaria Euskadiko, Nafarroako, Kantabriako, Errioxako, Madrileko, Avilako eta Asturiaseko gure edozein dendetan.