
BM Supermerkatuak
Bilboko Koral Elkarteak eta BM Supermerkatuek Gabon-kanten 10.000 CD solidario merkaturatu dituzte
Bilboko Koral Elkarteak eta BM Supermerkatuek musika jarri diote aurtengo Gabonei, Gabon-kanten 10.000 CD solidario merkaturatuta. Abenduaren 14az geroztik, Bizkaiko BM supermerkatu guztietan daude salgai CD horiek, euro baten truke. Horrela, Bilboko Koral Elkarteari emango dio BMk salmenten zenbateko osoa, hark dituen kultura eta elkartasunezko proiektuetan laguntzeko
“Kanta Gabon Kanta” izenburua du CDak, eta 16 Gabon-kanta biltzen ditu, haur-abesbatzako umeek abestuta. Abesti hauek biltzen ditu, hain zuzen ere: Haurtxo maite; Kanta gabon kanta; Montes, valles y oteros; Oye, Negrito trasnochador; Immanuel; Goizian argi hastían; Niska Banja; The seal lullaby; Ixil-ixilik dago; Ave Maria; Why we sing; Haurtxoa seaskan; Clear wáter; Otra vez la primavera eta Txoria txori.
BM euskal taldeak eta Koralak, Bizkaian gizarte- eta kultura-ekimenak bultzatzeko egindako akordioaren emaitza da ekintza hau; akordio haren eskutik, ALBOAN Gobernuz Kanpoko Erakundearen aldeko lehenengo kontzertu solidarioa egin zuten. Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Beethovenen IX. Sinfonia interpretatu zuen abesbatzak Euskalduna Jauregian.