
#BMOSASUNGARRIA ZOZKETA
Bilbao Night Marathon lasterketarako 5 dortsalen zozketa
Kirolarekiko gure konpromisoarekin eta bizitza estilo osasungarria sustatzeko gure ahaleginarekin jarraituz, datorren urriaren 18an, Bilbao Night Marathon lasterketan parte hartuko dugu eta ekimen horren babesleak izango gara, berriz ere. Guk era aktiboan parte hartuko dugu eta, zeuk ere halaxe egitea nahi dugu! Horregatik, lasterketarako bost dortsal zozkatuko ditugu; dortsalekin batera, irabazleek deskontu-balea eskuratuko dute, gure BM dendetako edozeinetan erabiltzeko.
Oso erraza da parte hartzea;Twitter-en dauzkagun bi kontuetako edozeinetan (@BMSupermercados eta @BMSupermerkatua) gure jarraitzaile izan eta korrika egitea zergatik gustatzen zaizu kontatu besterik ez duzu egin behar, #BMsaludable edo #BMosasungarria hashtag-ak erabiliz. Gaurtik urriaren 12ko 23:00ak arte iristen zaizkigun eta lehiaketako eskakizunak (BM-ren jarraitzailea izatea eta adierazitako hashtag-ak erabiltzea) betetzen dituzten txio guztiak sartuko dira urriaren 13an egingo den zozketan. Egun horretan bertan emango ditugu jakitera irabazleen izenak gure webgunean eta sare sozialetan. Zorte on, korrikalari!