BM Supermerkatuak
Beste BM Shop frankizia bat ireki dugu, Bermeon
BM Supermerkatuek establezimendu berria dute Bermeon (Bizkaia), pasa den ekainaren 10etik, asteazkena. BM Shop formularen pean inauguratu dugu lokal berria; formula horrek BM proiektua auzoko denda-eredura hurbiltzeko aukera ematen die ekintzaileei.
Alde Zaharrean dago lokal berria, Erremedio kaleko 22. zenbakian, eta ostalaritzaren sektoretik datorren Victor Elordoy Bermeoko ekintzailea da kudeatzailea. BM Supermerkatuen ereduakduenzerbitzuaren eta kalitatearen aldeko konpromisoari eusteko trebatutako bost lagunek osatzen dute denda berriko lantaldea.
150 metro koadroko saltoki-espazioa du, eta bertako produktu freskoak nabarmentzen dira, hala nola Bermeoko Longane baserriko baratzeko barazkiak eta frutak. 5.000 erreferentziako sorta eskaintzen du supermerkatuak, baita izoztuen sekzioa, ontziratutako arraina, ogi-labea eta erosketak etxera eramateko zerbitzua ere.
09:00etatik 14:30era eta 16:30etik 21:15era egongo da zabalik astelehenetik ostiralera, eta 09:00etatik 15:00etara larunbatetan. Gainera, gure gainerako lokalek bezala, agintariek aditzera emandako higiene- eta prebentzio-neurri guztiak ditu.
BM Shop: nplegua eta hurbiltasunaren balioa
Azkeneko honekin, dagoeneko 10 BM Shop frankizia ditugu; 2016an abiarazi genuen eredu hori, BM Supermerkatuen aholkularitza eta laguntzarekin beren negozio propioa martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduta.
Bizkaian (Bermeon, Gorlizen, Basaurin eta Barakaldon lokal bana, eta Bilbon bi), Kantabrian (Soto de la Marina), Asturiasen (Arenas de Cabrales), Gipuzkoan (Hondarribia) eta Errioxan (Ezcaray) ditugu BM Shop frankiziak.