Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM denda berria

Beste BM Shop denda bat ireki dugu Barakaldon

Urtea amaitzeko, beste BM Shop bat ireki dugu, Barakaldon irekitzen dugun lehendabizikoa; Urban-Galindo auzoan dago, Sociedad Santa Barbara kaleko 1. zenbakian, hain zuzen ere. 300 metro koadro baino gehiagoko saltoki-azalera du denda berriak, eta 5.000 erreferentzia baino gehiagoko produktu-sorta. Bederatzi laguneko lantaldeak jardungo du denda berri horretan. Irekiera horrekin, kalitatearen eta zerbitzuaren aldeko, eta hurbileneko ingurunean enplegua, aberastasuna eta balioa sortzearen aldeko BMren ereduarekiko konpromisoari eusten jarraitzen dugu.

BM Shop berriak norberak zerbitzatzeko fruta sekzioa, harategia eta urdaitegia ditu; baita ardandegiko produktu-sorta handia, ogi-labea eta lurrindegia ere, eta erosketak etxera eramateko zerbitzua eskainiko du. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:15era egongo da zabalik, eta larunbatetan, 09:00etatik 15:00etara.

BM frankizien eredua ezarrita dugu dagoeneko Bizkaian (azkeneko BM Shop honetaz gain, Gorlizen, Basaurin eta Bilbon –bat Zazpi Kaleetan eta beste bat La Peñan­–), Kantabrian (Soto de la Marina), Asturiasen (Arenas de Cabrales) eta Errioxan (Ezcaray).

BM Kontuaren SMS komunikaziorik jaso nahi ez baduzu, harpidedun izateari utzi dezakezu zure profilean hemen sartuz edo 900 555 300 telefonora deituz.