
BM Supermerkatuak
Beste BM Shop bat ireki dugu, Ugao-Miraballesen
BM Supermerkatuok establezimendu berria jarri dugu abian gaur Ugao-Miraballesen (Ugaoko dorrea 19), BM Shop formularekin. Irekiera honek beste bulkada bat ematen dio frankizia-ereduari eta bestelako formatuetarako aukerarik eskaintzen ez duten auzoetara denda-eredu hori eramateko helburuari.
BM Shop berri honen jabeek, familia-negozioaren formularen eskutik, bat egin dute proiektuarekin, sektorean 34 urte baino gehiagoko esperientziaren ondoren. BM Supermerkatuen ereduak duen zerbitzuaren eta kalitatearen aldeko konpromisoari eusteko berariazko prestakuntza jaso dute denda berriko lantaldea osatzen duten hamabi lagunek.
399 metro koadroko saltokia du lokalak, eta 7.000 erreferentzia; produktu freskoa izango da dendako protagonista, fruta eta barazkien sekzioarekin, eta ontziratutako haragi eta hestebeteekin. Bizkaiko bertako produktuak ere eskainiko ditu, tokian tokiko produktuaren aldeko BM Supermerkatuen konpromisoarekin jarraituz:Gamiz-Fikako tomateak; Gernikako piperrak; Euskaber, baserriko arrautzak; Bertako gazta, Bizkaiko txakolina eta garagardoa, Lumagorri oilaskoak, Bertako Untxia…
Eskaintza osatzeko, izoztutako produktuak eta ogi-labea ere izango ditu dendak, besteak beste. Erosketak etxera eramateko zerbitzua ere badu, eta 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik astelehenetik ostiralera, eta 08:30etik 14:00etara larunbatetan.
BM Shop: hurbiltasunaren balioa sortuz
BM Shop eredua kateak bere gertueneko ingurunean enplegua, aberastasuna eta balioa sortzearen aldeko apustua da. Negozio propioa martxan jarri nahi duten ekintzaileei zuzenduta dago, era horretan hurbileko komertzio txikiaren garapena sustatuz.
Denda berri honekin, dagoeneko 13 BM Shop frankizia ditugu, Bizkaian (Bermeon, Gorlizen, Basaurin, Barakaldon eta Ugao-Miraballesen lokal bana, eta Bilbon hiru), Kantabrian (Soto de la Marina), Asturiasen (Arenas de Cabrales), Gipuzkoan (Hondarribia), Errioxan (Ezcaray) eta Nafarroan (Milagro) banatuta.