Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Bertako produktuak

Zure erosketa zarenaren irudi

Egunero, ehundaka ekoizle jaikitzen da lehen eguzki izpiekin, haien lanaren eta ahaleginaren emaitzarik onena zuri eskaintzeko. Haientzat guztientzat zure erosketak zer esan nahi duen jakingo duzu.

Ba al zenekien zure erosketa-saskiak uste duzuna baino gehiago dioela zuri buruz? Erosketa-saskiari erreparatuta, asko jakin daiteke pertsona bati buruz. Eta ez soilik haren elikadurari buruz. Zutaz mintzo da, zure izaeraz, zure bizimoduaz; garrantzia zeri ematen diozun islatzen du.

Denboraldiko produktuak erosten badituzu,hau da, kontsumorako une egokian, zaporerik handiena duten unean eta haien nutriente guztiez baliatzeko unean bildutako produktuak erosten badituzu, badakigu, kalitatea gustuko duzula. Badakigu kezkatzen zaituela zer jaten duzun eta zure etxekoek zer jaten duten.Zuretzat ez duelako edozerk balio. Jakin behar duzu guretzat ere ez duela edozerk balio.

Kalitateko produktu bat erosten duzunean, hau da, esperientzia handiko ekoizle batek arreta handiz zaindu duen produktu bat erosten duzunean, ekoizle horrek bere lanean jarritako maitasuna eta kemena hautematen da azken emaitzan. Badakizu erosten. Ezagutzen dituzu kontsumitzen dituzun produktuak. Produktuak nola elaboratu diren eta hazi diren kezkatzen zaitu, eta argi duzu. Baina zure erosketa beste alderdi batzuez ere mintzo da. Bertako produktu bat erosten duzunean, gauzak egiteko modu baten aldeko apustua ere egiten ari zara. Egunero haien onena ematen duten langileei, enpresaburuei eta inguruko ekonomiari laguntzen ari zara. Zure ingurunean denbora, dirua eta ahalegina inbertitzen dutenei laguntzen ari zara; enpresak eta lanpostuak sortzen dituztenei eta erkidegoarekin kezkatzen direnei.

Hori dela eta, BM Supermerkatuetan badakigu bezeroak desberdinak zaretela.Badakigu zer nahi duzuen, zergatik nahi duzuen eta zer bilatzen duzuen; ildo horretan, egunero lan egiten dugu, zuei, bezeroei nahi duzuena eskaintzeko.

Bertako ekoizleekin konpromisoak hartu ditugu, eta produktuen salmenta jarraitua ziurtatu diegu. Hartara, ekoizleek soilik produktuaren zaintzaz eta kalitateaz arduratu behar izatea lortu dugu.

Hori guztia da Bertako marka; ekoizleen, elaboratzaileen eta BM Supermerkatuen arteko sinergien ikurra, produkturik onena eta trazagarritasunik handiena bermatzen duen ikurra.

Ez izan zalantzarik. BM Supermerkatuetan erosten duzunean, filosofia horri eusten ari zatzaizkio.Tokiko ekonomia sustatzen ari zara. Mundua ikusteko dugun moduarekin bat egiten ari zara. Kalitatea, osasuna, iraunkortasuna, trazagarritasuna, erantzukizuna hautatzen ari zara. Pentsamolde bat erakustea da. Zure erosketa zarenaren irudi.

Bertako ekoizleak