
BERRITASUNA
Berritasuna BM Supermerkatuetan! Zuku eta edari % 100 naturalak!
Via Nature, Fresquitos eta Komvida markak BM Supermerkatuetara iritsi dira, produktu % 100 naturalekin egindako edari berriekin. Ezin hobeak dira kirola egin aurretik edateko eta energiaz betetzeko; uda osoaren ondoren detox dieta pixka bat egiteko; edo, besterik gabe, udako azken egun hauetan gure burua freskatzeko.
Konbutxaren eta te berdearen, limoi jengibrearen edo fruitu gorrien nahasketa BM Supermerkatuetara iritsi da formatu praktiko batekin, edozein unetan freskatu ahal izateko. Gozatu milaka urte dituen edari honetaz!
VIA NATURE ZUKUAK
Olo, platano eta kokozko lehen zukua iritsi da Via Nature markaren eskutik. Edari elikagarria, osasungarria eta osoa. Zalantzarik gabe, elementu ezin hobea gosaltzeko nahiz kirola egin aurretik eta ondoren hartzeko.
Gainera, probatu Via Nature Bizitasuna zukua, energiaz betetzeko zuku ezin hobea; kafeina-iturri naturala du, eta aktibazio mentala eta fisikoa bultzatzen du.
Eta azkenik, Via Nature Detox zukua zure organismoarentzako zuku garbigarri perfektua da. Osagai onuragarri asko ditu organismoan pilatzen diren toxinak ezabatzeko. Gainera, diuretikoa da.
Ez galdu Fresquitos zuku naturalak, sagar, marrubi, mugurdi, banana eta ahabizkoa, edo sagar, luzoker, espinaka eta limoizkoa. Fruituekin bakarrik egindako zukua, frutaren benetako zaporeaz goza dezazun!
Eta sofistikatuagoa den beste zerbait nahi baduzu, probatu laranja, azenario eta jengibrezko zuku naturala, edo sagar, mango, banana eta pasio-frutazkoa. Senti ezazu benetako zuku bat hartzearen plazerra, orain arte probatu ez duzuna bezalakoa!