
Promozioa
Bergner produktuak % 50ean zure BM Txartelarekin
Presta zaitez uda honetarako, zakote-ontzi, ontzi hermetiko, entsalada-ontzi, edalontzi, estalki eta Bergner markako bestelako tresnen bilduma freskagarri honekin. Beharrezko duzun guztia zure oporretan, irteeratan edo etxetik kanpoko jatorduetan erraz antolatzeko eta zure lagunez eta familiaz gozatzeko.
Nola lor dezakezu Bergner markako bilduma bikain hori? Oso erraza da! Aurkez ezazu zure BM Txartela kutxan, eta dendan adierazitako eskaintza-prezioan eraman dezakezu artikulu horietako edozein. % 50erainoko deskontua dute artikulu horiek, BM Supermerkatuetako bezero izateagatik bakarrik.
Gainera, MasterChef sukaldaritza-saioko epaimahaikide izateagatik ezaguna den Pepe Rodriguez sukaldariak gomendatutakoak dira promozio horretan sartzen diren produktu guztiak.Beraz, etor zaitez BM Supermerkatuetara, eta aukera itzazu gehien gustatzen zaizkizun artikuluak.
Promozio hau BM Txartelak eskaintzen dituen abantaila guztien adibide bat besterik ez da; txartel horrek berezi egiten zaitu, txartela edukitzeagatik bakarrik artikulu horiek prezio berezietan lor baititzakezu. Eta ez da hori abantaila bakarra! Deskontuak eta zuretzako bakarrik pentsatutako promozioak izango dituzu, eta opari esklusiboak eramango dituzu etxera. Oraindik txartel hori ez baldin badaukazu, eska ezazu zure ohiko establezimenduan edo eskatu online. Erabat doan da, eta merezi du.