
BM ALDEA DAGO
Beherapen-txartel bat emango dizugu zuri laguntzeko
BM Supermerkatuetan zure konfiantza eskertu nahi dugu, eta horregatik, martxoaren 15etik apirilaren 21era gure saltokietan egindako erosketen % 1eko beherapen-txartel bat emango dizugu, gutxienez 5 €-koa.
* BM Txartela duten bezeroentzat izango da. Beherapen-txartela apirilaren 24tik maiatzaren 31ra eskuratu ahal izango da.
2020ko ekainaren 30era arte trukatu ahal izango da, hurrengo erosketa batean.
Familia Ugariaren BM Txartela baduzu edo hura elkarte bati atxikita badago, ohi bezala aterako zaizu beherapen-txartela; oraingoan, maiatza hasieran.
Aplikazioa baduzu, aplikaziotik bertatik kontsultatu eta aktibatu ahal izango duzu beherapen-txartela. Eta aplikazioa ez baduzu, saltokian bertan inprimatuko da, aipatutako data horietan saltokira joaten zaren hurrengoan.