Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

Baldintza orokorrak eta pribatutasun politika

BALDINTZA OROKORRAK


• BM kontua UVESCO Taldeak sortu du.

• BM kontuak erregelamendu honetan bildutako arau eta baldintzei eta aurrerantzean ezar daitezkeenei jarraitzen die.

• BM kontua (kontua, aurrerantzean) erabiltzeak esan nahi du kontuaren titularrak arau hauek ezagutzen eta onartzen dituela.

• Kontuak eta haren erabilerak ahalmena ematen dio titularrari horretarako sortutako Fidelizazio Programan parte hartzeko.

• Eskatzen duen adindun oro izan daiteke kontuaren titular, dagokion eskabidea bete eta sinatu ondoren.

• Kontu hau ez da ordainketa-baliabide bat, eta, beraz, ezin izango da erabili ondasunak eta zerbitzuak ordaintzeko.

• UVESCO Taldeak eskubidea dauka Fidelizazio Programako kideei soilik zuzendutako beste edozein eskaintza diseinatzeko.

• Promozioak gure edozein supermerkatu eta hipermerkatutako irteera-kutxan Txartela aurkezten duten pertsonek lortu ahal izango dituzte.

• UVESCO Taldeak eskubidea dauka fidelizazio-programako promozioak erabat edo zati batean aldatzeko edota bertan behera uzteko. Kasu horretan, aldaketa horiek behar bezala jakinaraziko dira gure establezimenduetan, idatziz edo publizitatearen bitartez. UVESCO Taldeak ez du erantzukizunik izango programa aldatu edo bertan behera utzi izanaren ondorioz eragindako galera edo kalteetan.

• Kontuaren erabilera eta kontserbazio zuzenaz titularra bera arduratuko da. Kontua behar ez bezala edo iruzur-asmoarekin erabiltzeak Fidelizazio Programako kide-izaeraren galera dakar, eta, horren ondorioz, kontua eta ordura arte metatutako deskontu guztiak baliogabetzea.

• Abenduaren 31 guztietan, urte osoan euro 1 ere metatu ez duten txartelen deskontu guztiak baliogabetuko dira, azken sei hilabeteetan aktibatutako txartelen kasuan izan ezik.

Datu pertsonalak babesteari buruzko 2016/679 Europako Erregelamenduari eta arlo honetan une bakoitzean indarrean dauden gainerako araudiei jarraikiz, honako alderdi hauen berri ematen zaio kontuaren titularrari:

- Kontuak baliotasun-epe mugagabea dauka, eta lotutako datu pertsonalak tratatuko dira aldi horretan.

-Fidelizazio-programaren helburua bezeroak saritzea da, eta, horretarako, promozio berezi eta esklusiboak lortzeko aukera emango zaie, hala nola produktuen deskontuak, doako erosketak, zozketetan parte hartzeko aukera, puntu-sistemak eta beste edozein promozio.

- Tratatutako datu pertsonalak fitxategi batzuetan txertatuko dira, euskarri dokumental zein informatikoan, haien osotasuna, erabilgarritasuna eta sarbidea (behar bezala baimendua) bermatuko duten segurtasun-neurri egokiekin.

- Arestian aipatutako 2016/679 Europako Erregelamenduaren 15-21. artikuluetan bildutako sartzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko eta/edo eramateko eskubideak baliatu ahal izango dira ohiko komunikazio-kanalen bitartez eta, nolanahi ere, www.bmsupermercados.es webgunearen bitartez.

Kontuaren titularrak berariazko baimena ematen dio UVESCO TALDEARI bere datu pertsonalak deskribatutako baldintza orokorren arabera tratatzeko.

 

-------------------------------------------------------------------------

 

PRIBATUTASUN POLITIKA

Pribatutasun-politika hau UVESCOri aplikatuko zaio, Lege-oharraren arabera Atari honen titularra eta legezko arduraduna den aldetik. UVESCOk, Datu Pertsonalen Babeserako Europako 2016/679 Erregelamenduak ezartzen dituen legezko exijentziak betetze aldera, aitortzen du datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna dela –euskarri informatikoan zein agiri-euskarrian–, eta datuok tratamenduarekin lotuta aldez aurretik identifikatu dituen arriskuen arabera eta arauak betez tratatzeko konpromisoa hartzen du. Atari hau bisitatze hutsagatik ez da datu pertsonalen tratamendurik egingo, ez baita modu automatikoan erregistratuta gelditzen Erabiltzailea identifikatzen duen izaera pertsonaleko daturik. Hauexek dira datu pertsonalen tratamendua eragiten duten Atariaren zerbitzuak:

  • Kontaktua
  • Lan egin ezazu gurekin
  • Eskuratu zure BM kontua

Erabiltzaileak bermatzen du egiazkoak, zehatzak eta benetakoak direla komunikatzen dituen datu guztiak, eta emandako informazioa eguneratuta mantendu beharko du; horrela, UVESCOren aurrean, bere gain hartzen du informazio faltsua edo zehatza ez dena edo aurrez adierazitako baldintzak betetzen ez dituena ematearen ondoriozko edozein erantzukizun, bai eta inguruabar horrek konpainia honi edo beste batzuei eragin diezazkieketen kalteena ere.

UVESCOk Erabiltzaileari jakinarazten dio Atarian eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko mugak egon daitezkeela, eta horiek erabiltzeko beharrezkoa izango dela aldez aurretik alta-galdetegiak edo antzerakoak betetzea, zeintzuetan datu pertsonalak sartzea eskatzen den; horiek tratatzeko araubideak ere Pribatutasun-politika hau bete beharko du eta zilegitasuna galdetegiaren bidalketan espresuki emandako onarpenean oinarrituta egongo da. Era berean, baliteke aipatutako zerbitzu mugatuetara sartzeko aldez aurretik esleitutako gakoak erabili behar izatea; nolanahi ere, Erabiltzailearen ardura izango da erabat gako horiek zaintzea, eta dagokion arduraz jokatu beharko du gako horiek galtzen baditu edo lapurtzen badizkiote.

Datu pertsonalak behar bezala kudeatzea bermatzeko, tratamendu-prozesuetan esku hartzen duten UVESCOko langile guztiek ezagutzen dituzte erakundean ezarritako datuen babeserako politikak; era horretan, ziurtatuta dago datu pertsonalen konfidentzialtasuna, osotasuna, eskuragarritasuna eta erresilientzia, bai eta, gorabeheraren bat gertatzekotan, horiek eraginkortasunez eta lehenbailehen lehengoratzeko edo berreskuratzeko gaitasuna ere.

1. Zure datu pertsonalen tratamenduaren helburua eta iraupena

UVESCOk Erabiltzaileari bere datu pertsonalak eskatzen dizkion bakoitzean, berariaz jakinaraziko dio –datuak biltzerako unean– zein den baimentzen ari den tratamenduaren helburua. Oro har, mugagabea izango da datu pertsonalen tratamenduaren iraupena, datuak biltzerako unean UVESCOk berariaz aurkakoa adierazten ez badu edo Erabiltzailea datuak ezabatzeko eskubideaz baliatzen ez bada; une horretan datu pertsonal guztiak ezabatuko ditugu, legez denbora-aldi jakin batean gorde beharrekoak izan ezik.

2. Zure datuak tratatzeko legitimazioa

Datu pertsonalak tratatzeko legitimazioa ematen digun legezko oinarria da Erabiltzaileak datu pertsonalen tratamendua sortzen duten Atariaren zerbitzu bakoitzean ematen duen berariazko baimena. UVESCOk beti jakinaraziko du argi eta modu errazean zein den berariazko baimenaren xede den tratamenduaren helburua; Erabiltzaileak berariazko baimena ematen ez badu, UVESCOk ezin izango du eskatu zaion zerbitzua eman.

3. Zure datu pertsonalen hartzaileak

UVESCOk, legezko berariazko obligaziorik izan ezean, ez dizkio beste inori Erabiltzailearen datu pertsonalak emango, ondorengo hiru kasuetan izan ezik:

Legezko berariazko obligazioa.

UVESCO taldeko enpresei komunikatuko dizkie datuak, Erabiltzaileak berariaz baimendutako tratamenduaren helburua betetzeko asmoz. Hauexek dira taldeko enpresa horiek:

  • ALPA, ALIMENTOS FRESCOS, S.L. B20046090
  • COLONIALES BARBED, S.A. A48021232
  • DISTRIBUCIÓN SUPERMERCADOS, S.L. B20099586
  • HIPER COSTA ESMERALDA, S.L. B75211334
  • OÑADIS, S.L. B20149167
  • SUPER BEHOBIA, S.L. B20161444
  • SUPERMERCADOS ERCORECA, S.A. A48092985
  • UNIALCO, S.L. B20030052
  • SUPERMERCADOS SUPER HIBER, S.L. B-09985888

Zerbitzuak emateko kontratazioa, beste batzuek datu pertsonalak eskuratzea dakarrenean, baina beti zerbitzu baten eskaintzaren barruan, eta tratamendu-agindu bat sortuko da, aurrez aipatutako Europako Erregelamenduaren 28. eta 29. artikuluetan jasotako baldintzak bete beharko dituena. Kasu horietan, dagokion konfidentzialtasun-kontratuaren bitartez arautuko du tratamendu-agindu hori, eta kontratuak argi jaso beharko ditu alde biek zure datuen tratamenduan, konfidentzialtasunari eta segurtasunari dagokionez, hartzen dituzten konpromisoak.

Tratamenduaren arduraduna Europatik kanpoko erakunde bat balitz, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren iritziz segurtasun-maila berdintsu frogagarriak dituzten erakundeekin lan egingo litzateke. Honako bideen bidez frogatu edo egiaztatu ahal izango da segurtasun-maila hori:

Zerbitzua eskainiko duen enpresa Europar Batasunaren babes-maila berdintsua duten herrialdeen zerrendan sartuta dago.

Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren berariazko baimena du datu pertsonalak nazioartean transferitzeko.

Zerbitzua emango duen enpresak arau korporatibo lotesleen, kontrol-agintaritza batek datuak babesteko ezarritako eta Europar Batasunak onetsitako ereduzko klausulen edo tratamenduaren arduradunari exiji dakizkiokeen berme egokiak dituzten jokabide-kode edo ziurtapen-mekanismoen arabera lan egiten du.

Aurrez xehatutako hiru kasuak ematen ez direnean datuen komunikazio bat egin behar bada, berariazko baimena eskatu beharko da aurretiaz, eta Erabiltzaileari jakinarazi beharko zaio zein diren lagapenen hartzaileak edo, hartzaileak argi zehaztuta ez daudenean, zein den hartzaile-kategoria.

4. Zure datu pertsonalen tratamenduari dagozkion eskubideak

Erabiltzaileak, UVESCOk tratatutako datu pertsonalen titularra den aldetik, eta aurrez aipatutako Europako Erregelamenduaren 15.etik 22.era bitarteko artikuluak aplikatuz, edozein unetan balia daiteke datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta eramateko eta datuen tratamendua mugatzeko eta aurkaratzeko dituen eskubideez. Horretarako, UVESCOrengana jo beharko du ohiko komunikazio-bideak erabilita eta, zehazki, ondorengo kanalen bitartez:

Helbide elektronikoa: lopd@uvesco.com
Posta-helbidea: Uvesco, Oiartzungo errepidea z.g., Bentak auzoa, 20305 Irun – Gipuzkoa.
Telefono-zenbakia: 900 555 300

Nolanahi ere, eskubide horiez baliatzeko, Erabiltzailea behar bezala identifikatu beharko da aldez aurretik, baliatu nahi dituen eskubideen xede diren datu pertsonalen titularra dela bermatuz. UVESCOk lehenbailehen gauzatuko du eskubidea eta, betiere, bidegabeko atzerapenik gabe. Erabiltzaileak dituen eskubideen eta eskubide horiez baliatzeko moduen inguruko zalantzarik baldin badu, UVESCO bere esanetara egongo da, beharrezko informazio gehigarria emateko eta eskubideoz baliatzen laguntzeko.

Erabiltzaileak uste badu eskubideok erabiltzeko eskaerari ez zaiola behar bezala erantzun, eskudun Kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkez dezake; horretarako, hona hemen Datuen Babeserako Espainiako Agentziarekin harremanetan jartzeko datu nagusiak:

Datuen Babeserako Espainiako Agentzia (AEPD)
C/ Jorge Juan, 6
28001 Madrid
www.aepd.es
Harremanetarako telefono-zenbakiak: 901 100 099 – 912 663 517

5. Datuen jatorria

Datuen titularra bera edo haren legezko ordezkaria edo titularrak berariaz baimentzen duen pertsona edo pertsonak izango dira UVESCOk tratatutako datu pertsonalen jatorria. Tratatutako datu-kategoriak ondorengo hauek izango dira; identifikazio-datuak, datu ekonomikoak, informazio komertzialekoak, akademikoak eta/edo profesionalak eta, oro har, babes berezirik ez duen beste edozein datu pertsonal mota.

UVESCOk Pribatutasun-politika hau aldatzeko eskubidea izango du, legezko edo jurisprudentziako berritasunetara zein merkatuaren erabilera berrietara egokitzeko; kasu horretan, aldaketak indarrean sartu aurretik, horien berri eman beharko zaio Erabiltzaileari, hark egindako aldaketen berri izan duela uste ahal izateko nahikoa denborarekin.