Garagardoak
Badator Garagardo Azoka BM Supermerkatuetara
Irekitzat ematen dugu Garagardo Azoka BM Complet Supermerkatu guztietan, beraz, dagoeneko goza dezakezu 150 garagardo baino gehiagoz, eskaintza bereziekin. Lager, Pilsen, garagardo beltza, abadiakoa, garagardorik esklusiboenak eta alkoholik gabea. Garagardo aukera zabala, zure egarria preziorik onenean ase dezazun.
Ez ezazu aukera hau gal. Uztailaren 29ra arte egongo da zabalik azoka.
Nahi al duzu garagardoei buruz gehiago jakitea?
Lager familia: Gaur egun, mundu osoan, garagardoa egiteko modurik ohikoena da; Pilsen da Lager garagardoen artean ezagunena.
Abadiako garagardoa: Lekaideek garai batean egiten zituztenak bezala edo haiengan inspiratuta egindako garagardoak dira. Hartzidura altukoak dira, zapore handikoak, maltatuak eta fruta-usainekoak.
Garagardo beltza: alemaniar lager garagardoa da, opakua, kolore oso ilunekoa eta txokolatea edo kafea gogorarazten digun zapore handikoa.
Alkoholik gabeko garagardoa: Garagardo tradizionalak dauzkan osagai berberekin egindakoa, eta alkohola kendu zaiona. Oso hidratatzailea da eta kaloria gutxikoa.