Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

Zaindu ezazu zure burua

Aukera ezazu xanpu solidoa: ilea ezin hobeki, etxetik mugitu ere egin gabe

Xanpu solidoa da ilea zaintzeko azkeneko produktu berritzaileetako bat, eta BM Supermerkatuetako zainketa pertsonaleko produktuen sekzioan aurki dezakezu.

Askotarikoak aurkituko dituzu: eztiarekin, hondatutako ileetarako; oloarekin, ile finetarako; koko eta aloe verazkoa, sustrai koipetsuetarako, eta jengibrezkoa, buru-azala suspertzeko.Zein aukeratzen dituzu?

Ziur aski, ilea xanpu likidoz garbitzeko ohitura izango duzu eta, xanpuaren bertsio solidoaz hitz egiten entzungo zenuen arren, oraindik ez zinen probatzera animatuko. Egia esan, boladan egoteaz gain, onura ugari ditu:

  • Buru-azala errespetatzen du: landare-jatorriko osagaiak ditu, eta ez du osagai erasokorrik. Buru-azala garbitu, saneatu eta errespetatzen dute eta, aldi berean, haren oreka berreskuratzen laguntzen dute, narritadura, azkurak, zahia eta dermatitis seborreikoa saihestuz.
  • Xanpu likidoak baino gehiago irauten du: 60 gramoko pastilla bakarrak 50 garbialditarako balio dezake.
  • Eramateko erosoagoa da: ez da isurtzen eta, horrela, gure gauzak xanpuarekin zikin daitezen saihestuko dugu.
  • Jasangarriagoa da: plastikozko botilarik behar ez duenez, ez dugu hondakinik sortuko.

Arrazoi horiez gain, erabiltzeko oso erraza da. Pastilla ile bustian igurtzi eta eskuekin masajea dezakezu aparra. Edo, nahiago baduzu, xanpu solidoa eskuetan igurtz dezakezu eta, ondoren, aparra buruan zabaldu eta masajeatu. Ondoren, ur ugariz eragin, eta listo. Zelako erraza!