Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

Arraina oliorik gabe frijitu daiteke zartaginean itsatsi gabe

 

Inoiz saiatu bazara janaririk olio gabe frijitzen koipe gutxiago jateko asmoz (oliba olio pixka bat osasungarria dela jakin badakigun arren), litekeena da esperientzia ezatsegin hori bizi izana: itsatsi egin da eta espartzua hartu behar izan duzu luzaz garbitzeko!

Hala ere, bada trikimailu erraz bat traba hori sahiesteko: laberako landare-papera erabiltzea. Gozogintzan hainbeste erabilitako osagai baliagarri honekin, arraina oliorik gabe prestatu ahalko duzu, horrek ukitu naturalagoa eta gozoagoa emango dio.

Nola prestatu

  • Lehenik, arrain zati eder batzuk aukeratu behar dira, arrain urdin edo zuria. Aholkua eskatu BM Supermerkatuetako arraindegietako profesionalei, atsegin handiz lagunduko dizute!
  • Behin etxean, bizpahiru ebaki egin zeharka arrainaren azalean. Horrela ez da beroarekin itsustuko eta koipea errazago botako du.
  • Laberako papera zartaginaren tamainara egokitu eta bertan jarri.
  • Behin berotuz gero, arraina azalaren aldetik jarri.
  • Arraina bere zukuarekin egiten utzi eta paperak ez dio zartaginera itsasten utziko.