Zure kontua

  • Konektatzen...
BM SUPERMERCADOS

AKTUALITATEA

1. argazkia

BM Supermerkatuak

Arabako bigarren BM Shop denda inauguratu dugu

BM Supermerkatuek beste establezimendu bat inauguratuko dute BM Shop formularekin, Laudion (Araba); horrela, taldeak probintzia horretan izango duen bigarren frankizia izango da, Amurrion ireki baikenuen beste denda bat.

Zumalakarregi kaleko 13. Zenbakian dago denda, eta sektorean 35 urtetik gorako esperientzia dute dendaren kudeatzaileek, familia-negozioa izan baitzuten; eta, duela denbora gutxiago, BM Shop markarekin, Bizkaian eta Amurrion. Hamahiru lagunek osatzen dute lantaldea, eta BM Supermerkatuen filosofian trebatuta daude: kalitatezko produktuen aukeran, zerbitzu bikaina eta tokian tokiko produktu freskoen aldeko apustua.

400 metro koadroko saltokia du establezimendu berri honek, langileen arretadun harategi, urdaitegi eta arrandegiarekin; zerbitzu libreko fruta eta barazki sekzioarekin; produktu izoztuen eta hotzen horma-salmahaiarekin, ogi-labearekin, ardandegiarekin eta lurrindegiarekin, besteak beste.

Bertako produktu aukera zabala

Guztira, 7.000 bat erreferentziako produktu aukera eskainiko die herritarrei eta, BM ereduak tokian tokiko produktuekin duen konpromisoari jarraiki, Baserriko eta Sasoian Sasoiko produktuak egongo dira salgai, hala nola letxugak, patatak, porruak, azak, kuiak, Euskaber baserriko arrautzak, inguruko abeltzain txikien txahalak, Lumagorri oilaskoak, Bertako Untxia, Arceniega hestebeteak, Burutxaga haragiak, BM Bertako markako Idiazabal gaztak, sagardoa, txakolina eta bertako garagardoa.

Erosketak etxera eramateko zerbitzua ere badu Laudioko BM Shop dendak, eta 08:30etik 20:00etara egongo da zabalik astelehenetik ostiralera, eta 08:30etik 14:00etara larunbatetan.

Denda honekin, dagoeneko 17 BM Shop denda daude Nafarroan, Euskadin, Kantabrian, Errioxan eta Asturiasen.