Antxoak nola garbitu
Antxoa mantenugaiz betetako arrain urdin goxoa da; batez ere Omega 3 gantz-azidoak eta balio biologiko handiko proteinak ditu. Kontsumitu aurretik, gutxienez 48 orduz arraina izoztuta edukitzea komeni da, anisakis parasitoa saihesteko.
Behin hori egin ondoren, antxoak behar bezala garbitzeko, honako urrats hauek jarraitu besterik ez da egin behar: kendu burua eta erraiak; ireki erditik (liburu bat bailitzan), eta kendu erdiko hezurra.
Amaitzeko, pasa itzazu ur hotz zurrustaren azpian, eta kozinatzeko prest daude. Odol guztia aska dezaten, ur-izotzez betetako bol batean 15-20 minutuz edukitzea da truku on bat.